Ikastetxean bertan ospatuko dute Ezkurtxo Eguna

Karmele Uribesalgo 2020ko urr. 16a, 10:50

Iazko Ezkurtxo Eguneko irudi bat.

Arizmendi Ikastolako Jose Arana gunekoek moldatu egin dute jaia, eta ez dute elizateetako bisita egingo.

Urriko hirugarren zapatuan Ezkurtxo Eguna ospatu ohi dute Arizmendi Ikastolako Jose Arana gunean. Aurten, ordea, pandemia dela eta, moldatu egin behar izan dute jaia, ohiko formatuarekin jende asko batzen baitzen, eta ikastetxean bertan egingo dituzte ospakizunak.

Bihar izan beharko litzateke Ezkurtxo Eguna, baina, azkenean, gaur egingo dituzte ekintzak. Hala ere, ez da elizateetara egin ohi duten irteerarik egongo. Ikastetxean geldituko dira, eta Jose Arana gunekoek bakarrik hartuko dute parte.

Gauzak horrela, eguna "modu xumean" ospatuko dutela azaldu dute Arizmendi Ikastolako irakasleek. Edozelan ere, hainbat ekintza prestatu dituzte; besteak beste, goizean jokoak egingo dituzte, hamarretakoa eta ipuin kontaketa. Arratsaldean, berriz, eguraldi aproposa izanez gero, Santa Marina plazara joango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak