Marixol Iparragirre askatzeko eskatu dute "konponbide garaia" dela argudiatuz

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urr. 14a, 10:32

Atzo, eguaztena, 50 lagunetik gora batu ziren, Fernando Eskoriatza plazan, Marixol Iparragirren askatasuna eskatzeko. Gaur ere, 19:30ean, plazan batzeko deia egin du Eskoriatzako Sarek.

Marixol Iparragirrek ukatu egin zuen, atzo, martitzena, Auzitegi Nazionalean, 1997an Poliziak Oviedon zuen kuartelaren aurkako atentatua agindu izana, baina, Fiskalak 71 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen, Oviedoko atentatua agindu zuelako.

Iparragirreren bigarren epaiketa izan zen atzo Auzitegi Nazionalean. Lehenengoan, uztailean egindakoan, 122 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, 1995ean Luciano Cortizo Lurreko Armadako komandantea hiltzea agintzeagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak