Lourdes Martinezek gidatutako joskintza ikastaroak hasi dira

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urriaren 9a

Josten.

Eguaztenean hasi zen Lourdes Martinezen eskutik joskintza ikastaroa Eskoriatzan. 13 urtetik gorako edozeini zuzendutako saioak dira, eta, ikastaroa hasita dagoen arren, eman daiteke izena oraindik.

Modarekiko sormena garatzeko aukera eskaintzen dugu joskintza ikastaroan. Hala, maila askotarikoentzat zuzendutakoa izango da; hau da, josten ikasten hasi gura dutenentzat, edo maila bat duten herritarrentzat izan daitekeena. Gainera, norberak gura duena lantzea izango du helburu ikastaroak", adierazi du Lourdes Martinez joskintza ikastaroko irakasleak.

Eguaztenetan lau ordutegi izango dira: 09:00etatik 11:00etara, 11:00etatik 13:00etara, 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Oraingoz, 15 lagunek eman dute izena, baina lekua dagoela adierazi du Martinezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak