Zozketak hasita, pase onaren zain daude herriko ehiztariak

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urr. 8a, 12:20

Eguaztenean egindako zozketan, zenbait herritar elkarte aurrean zain.

Atzo hasi zituzten aste barruko eta asteburuko ehiza postu zozketak Aldaype Ehiza eta Arrantza Elkarteko kideek. Ordena mantentzeko eta segurtasun neurriak bermatzeko elkarteko egoitzaren bueltan mapa bat diseinatu dute, zozketa egunetan pilaketak saihesteko. Hala, "ondo" erantzun dutela bertaratutakoek adierazi dute elkartekideek.

Jarraibideak eman dizkiete elkarteko batzordekideek zozketetara joaten diren guztiei, eta Aldaypeko lokalaren bueltan seinaleztatuta jarri dute herritarrek egin beharreko ibilbidea. Lehenengo zozketa eginda, gaurtik aukera izan dute ehiztariek ehiza postuetara joateko.

"Oso ondo erantzun diete herritarrek zozketa egunera begira ezarritako neurriei, eta aurrerantzean ere modu berean erantzutea espero dugu". Gainera, gogo biziz daude ehiztariak", adierazi du Aldaype elkarteko presidente Oier Eskibelek. Izan ere, "azken hiru urteak ez dira hain onak izan", eta "esperantzaz daude eskoriatzarrak aurten zer pasako…".

Eguaztenero, Aldaypen

Intxaurtxuetako bederatzigarren atarian 18:00etatik 20:00etara izango dira zozketak, soilik eguaztenetan, eta 20:00etatik 20:30era bitartean adieraziko dituzte adjudikazioak. Lehen ez bezala, egun bakarrean aste barruko postuen berri emango da, eta baita asteburukoena ere.

Postu onena tokatzeko gogoz

Urtero moduan, ehiztariek bi lineatako postuak lortu ahal izango dituzte eguazteneko zozketetan: lehenengo linean 87 postu daude –Lete, Apotzaga eta Marin–; eta bigarrenean, berriz, 77 –parke naturala, Alabita eta Aranguren–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak