Eskoriatzak Lauko Finala ekarriko du Manuel Muñozera

Xabier Urtzelai 2020ko urr. 9a, 11:00

Euskal Federazioarekin elkarlanean Euskal Kopako fase erabakigarria ekarriko du asteburuan Eskoriatzak Manuel Muñoz kiroldegira. Otxartabe, Zierbena, Afantxo eta Sasikoa taldeek jokatuko dute.

Euskal Kopako fase erabakigarria antolatuko du Eskoriatzako klubak asteburuan. Oraingoan ez da etxeko ordezkaririk egongo, Donibane Pasaiako Afantxo delako ordezkari gipuzkoar bakarra, baina harmailetan ez da emoziorik faltako. Gainera, segurtasun neurriak zainduta ikusleak harmailetan egon ahal izango dira.

Zapatuan 16:30ean jokatuko dute Sasikoak eta Zierbenak lehen finalerdia, eta 19:00etan Otxartabek eta Afantxok. Finala domekan jokatuko dute (18:00), baina lehenago, motorrak berotze aldera, lagunarteko partidua jokatuko dute, 11:00etan, Eskoriatzak eta Narciso Pavok zuzentzen duen Laskorainek; Bigarren Nazional Mailako taldea da hori. Bestalde, harmailetan eserlekuak mugatuta egongo direnez, areto futboleko zaleek Eskoriatzak Youtuben duen kanalean jarraitu ahal izango dituzte partiduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak