Pertsona kooperatiboaren profila neurtzeko eskalak proposatzen dituzten bi liburu argitaratu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Ainhoa Arana 2020ko urr. 7a, 17:59

KOOPHEZI ikerketa proiektuaren baitan sortutako bi produktu dira liburu hauek eta bi adin multzotan banatu dituzte ikerketaren emaitzak. Oxel Azkarate-Iturbe (16-22 urte bitarteko ikasle gazteen profil kooperatiboa) eta Ion Lezeta (23 urtetik gorako langileen profil kooperatiboa) dira liburuen egileak.

 

Pertsona kooperatiboa hezkuntza erakundeetan eta enpresetan identifikatzeko eta garatzeko ikerketarako tresna aurreratuen datu basea eraikitzea eta tresnen egokitzapenak egitea da KOOPHEZI ikerketaren helburu nagusia

Ikerketari esker, ikertzaileek “pertsona kooperatiboaren” definizioa egitea lortu dute eta ezaugarri horiek dituen pertsonaren profila neurtzeko bi tresna ezberdin sortu dituzte. Bi libururen bidez plazaratu dituzte emaitzak; KOOPHEZI-i: Pertsona kooperatiboaren profila ikasle gazteetan neurtzeko eskala eta KOOPHEZI-L: Pertsona kooperatiboaren profila langileetan neurtzeko eskala.

Paperean argitaratzeaz gain, liburuak sarean ere badaude, PDF formatuan eta hemen aurki daitezke: 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak