Kiroldegiko hitzordua Whatsappez ere hartu daiteke

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ira. 28a, 17:23

Eskoriatzako gimnasioa hutsik.

Irailaren 14a ezkero, Manuel Muñoz kiroldegiko igerilekuan eta gimnasioetan nahiz pilotaleku txikian aritzeko hitzordua hartzea ezinbestekoa da. Hala, orain, Whatsapp zenbakia ere jarri dute horretarako.

Hala, zenbait bide daude erreserba egiteko: kiroldegian bertan, kiroldegia@eskoriatza.eus helbidera idatzita, telefonoz 943 71 53 28 zenbakira deituta edo Whatsappez 610 86 59 54 zenbakira idatzita.

Gehienez, 48 orduko aurrerapenarekin hartu ahal izango da txanda, eta, behin erreserba eginda, txandara joan ezin denak kiroldegiari abisatzeko eskaera egin dute Eskoriatzako Udaletik, beste pertsona batek erabili dezan ordu hori. Pertsona batek behin eta berriro abisatu barik egingo balu kale, zigorra jasoko duela adierazi dute, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak