Arau eta funtzionamendu berriarekin hasiko dira ludotekan eta gaztelekuan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ira. 25a, 18:34

Haurrak, uztaileko udalekuetan, maskara jarrita dutela, Urkulu urtegi inguruan jolasean.

Eskoriatzako Tortolis ludotekako haurrek irailaren 29an hasi eta urriaren 9a arte izango dituzte ate irekiak. Gaztelekuko nerabeak, berriz, urriaren 2an hasiko dira; hala ere, asteburu honetan funtzionamendu arauak azalduko zaizkie.

Tortolis ludotekako haurrek eta gaztelekuko nerabeek urrian hasiko dute ikasturtea, baina, aurretik, irailaren amaieran ate irekiak egingo dituzte, gunea erakutsi eta arauak eta funtzionamendu berria aurkezteko.

Ludotekan txanda itxiak

4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako udal zerbitzuan, jolasa eta ludikotasuna bitarteko tresna hartuta hainbat helburu lantzen dira Tortolis ludotekan; besteak beste, haurren parte-hartzea zerbitzu barruko zein kanpoko ekimenetan, inklusioa, euskara, kultura, harremanak… Astelehenetik ostiralera eskaintzen den zerbitzua da, eta 34 euro da urte osoko kuota. Hain zuzen, izen ematea urriaren 5etik aurrera egin ahalko da.

"Aurten, beste urte batzuetan ez bezala, txanda itxiak izango dira. Haurrek astean bi taldetan joateko aukera izango dute, eta taldekideak beti izango dira berdinak. Txanda bakoitzean 13 haur egon ahalko dira ludotekan, hori da neurtu den edukiera. Hona hemen beste hainbat aldaketa: kanpo espazioa eta kanpo ekintzak egingo dira. Sarrera irteera txandak mailakatuak izango dira. Materiala desinfektatuko da…", adierazi du Maider Etxanizek, Gazteria teknikariak.

Bi espazio independente

Gazteleku zerbitzuak, aldiz, urriaren 2an zabalduko ditu ateak. 12-16 urte bitarteko nerabeei zuzendutako eskaintzara begira, aurten, arautegi protokoloa diseinatu dute. "Zerbitzua ahalik eta nerabe gehiengana iristeko bi espazio independente eskainiko ditu, sarrera eta irteera propioarekin, eta espazio bakoitza hezitzaile batek gidatuko du. Gaztelekuan parte hartzeko izena eman beharko da, eta izen ematea lagun taldeka egitea gomendatuko da, horiek izango dira burbuilak. Espazio bakoitzak bi txanda eskainiko ditu eta talde bakoitzak bere txanda erreserbatu beharko du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak