Udaletxeko aretora bueltatu dira osoko bilkura egitera

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ira. 23a, 16:26

Martitzenean egindako ohiko osoko bilkura.

COVID-19aren pandemiaren ondorioz ezarritako alarma-egoeraren aurrean, Eskoriatzako Udalak osoko bilkurak eta batzordeak modu telematikoan egiteko neurria hartu zuen, eta apirilaren 2tik gaur arte modu horretan batu dira. Hala, zenbait hilabeteren ostean, osoko bilkuren aretora bueltatu eta elkarren arteko distantziak hartuta egin zuten iraileko osoko bilkura.

Osoko bilkuren aretoan dagoen mahaiaren bueltan esertzen dira, normalean, udal ordezkariak, baina, martitzenean egindako osoko bilkuran zenbait kide mahaiaren bueltan jarri arren, beste hainbat eserlekuetan izan ziren jarrita, elkarren arteko distantziak errespetatu eta segurtasunez jokatzeko. Tratatutako gaiei dagokienez, tramite aldaketak izan zituzten hizpide, kreditu aldaketa, eta horrekin batera, 2019-2023 dirulaguntzen plan estrategikoa aldatzea, besteak beste.

Genero berdintasunari arreta

Galde-eskeen tartean, osoko bilkurari amaiera emateko Nestor Arana EH Bilduko bozeramaileak honakoa adierazi zuen: "Gaurko osoko bilkurako mahaian gizonezkoak bakarrik zeuden, idazkaria izan ezik. COVID-19-ari aurre egiten aldiz, komertzioan, garbiketan eta osasungintzan emakumezkoak izan dira nagusi. EH Bilduk autokritika egitea du egoera honen aurrean, argazki honek erakusten bai digu oraindik berdintasunera heltzeko pausu gehiago eman behar direla. Inoiz baino garrantzitsuagoa ikusten dugu, COVID-19-ren, eraginpean genero berdintasunari arreta berezia eskaintzea."

Tramite kontua

Irailaren 29an, 18:00etan, era telematikoan ezohiko osoko bilkura izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak