Dantza latindar eta euskal dantza ikastaroak hasteko gertu

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ira. 17a, 10:38
Eskoriatzako dantza latindar ikastaroan.

Ikasturte berriarekin batera euskal dantza eta dantza latindarren ikastaroak hasiko dira. Ikastaro berriak ez diren arren, probatu gura duenarentzat ateak zabalik daudela adierazi du Eskoriatzako Udalak.

Beheko Errota Musika Eskolan hainbat euskal dantza talde daude martxan, bai haur eta gaztetxoei zuzendutakoak, eta baita helduei zuzendutakoak direnak ere, eta matrikula zabalik dago hilabete amaierara arte. Interesatuek ordutegiei eta prezioei buruzko informazioa eska dezakete musika eskolan, bai telefonoz, bai posta elektronikoz ere. Telefono zenbakia honako hau da: 943 71 49 95; eta helbide elektronikoa, berriz: musikesko@ hotmail.com.

Gerria mugitzeko aukera

Bestalde, saltsa, txa-txa-txa... pausoak ikasi eta gerrialdea mugitu gura duenarendako, dantza latindarren eskolek jarraitzen dute Eskoriatzan, Angel Oiarzabalen eskutik. Ostiraletan egingo dira, Joseba Iñurrategi udal pilotalekuko gimnasioan. Ordutegia zehaztu gabe dago, bertaratzen direnen aukerak aztertuta ezarriko baita.

Parte hartzeko edo informazioa eskuratzeko, irakaslearekin zuzenean harremanetan jartzeko eskaera egin dute Eskoriatzako Udaletik. Horretarako, telefono honetara deitu beharko da: 662 52 02 58.

Bi kasuetan, COVID-19aren aurkako protokoloak beteko direla adierazi dute antolatzaileek, edukierari, maskaren erabilerari, segurtasunari eta higieneari dagokienez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak