Elite kategorian Euskadiko txapeldun berria da Iker Eskibel

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ira. 16a, 17:39

Eskibel, podiumean, Baranbioko lasterketa irabazi ostean.

Elite kategorian Euskadiko txapeldun berria da Iker Eskibel txirrindulari eskoriatzarra. Joan den zapatuan Baranbio (Araba) herrian jokatu zen afizionatu mailako Euskadiko txapelketa, eta Iker Eskibel izan zen elite mailako txapeldun, nahiz eta lasterketan bigarren postuan geratu: "Berastegik irabazi zuen Baranbion hasi eta Garrastatxun amaitu zen lasterketa, baina bera 23 urteko azpikoen mailan sartzen da; beraz elitekoan ni izan nintzen garaile".

Garrastatxuko igoera egiteko gogoz eta emaitza ederra lortuta, pozik agertu da garaipenarekin eskoriatzarra: "Behin, Euskal Herriko Itzuliko etapa bat bertan amaitu zen, eta bertako portua egiteko gogoz nengoen. Hala ere, hiru ordu eta erdi inguruko bidea luze egin, eta aspertu egin nintzen pixka bat. Orain, ohituago nago mendiko bizikletara, eta gehiago disfrutatzen dut". Asteburu honetan Valladoliden jokatuko den Espainiako txapelketan izango da Eskibel; oraingoan, baina, mendiko bizikletarekin.

Arlabanen gora, topera

Baranbioko lorpenarekin batera, asteburuan Strava mugikorreko aplikazioa erabilita errekor bat lortu du Eskibelek Arlabango mendatean. Bidea markatu, egindako denbora, abiadura eta beste zenbait ezaugarri eskaintzen ditu aplikazio horrek, bide bera egin dutenen sailkapena adierazten du. Hala, Eskibelek errekorra lortu du Arlabanen, 13.01eko denborarekin, 6,3 kilometroko portua igota. 29 kilometro orduko batez besteko abiaduran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak