Egoitzen lan-gatazkarentzat konponbide "eraginkorra" eskatu du Gipuzkoako Senideak elkarteak

Maialen Santos 2020ko ira. 12a, 13:10

Zapatu goizean Gipuzkoako Senideak elkarteak agerraldia egin du Eskoriatzan, adinekoen egoitzen lan-gatazkari "berehalako konponbide eraginkorra" eman diezaioten eskatzeko.

Gipuzkoako udal guztiei agiri bana helarazi dietela azaldu dute, adinekoen arreta "lehentasunezko" eta "presazko" kontua dela azalduz, eta haiek Foru Aldundiari "esku har dezan" eskatu diezaioten.

Era berean, Foru Aldundiari eskatu gura izan diote egoitzen lan-gatazkari konponbidea jartzeko "beharrezko neurriak" hartu, eta alde guztiekin mahai bat eratu dezan: "Lan-gatazkaren ondorioz 243 egun daramatzate greban, eta gatazkak bere horreran jarraitzen du. 2012az geroztik ez dago hitzarmen kolektiborik, eta negoziazio maila beste behin hautsita dago", azaldu du elkarteko ordezkari Nekane Saenzek. Pentsiodunen Duintasuna elkarteak bat egin du Gipuzkoako Senideak elkartearen eskakizunekin, gainera. 

Azkenik, gogora ekarri dute adineko egoiliarrak direla gatazkak "gehien kaltetzen dituenak", eta pandemiaren ondorioz hildakoak oroitzeko minutuko isilunea ere egin dute agerraldian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak