Lorea Erzilla irakasleari kantua egin diote guraso musikariek

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ira. 9a, 16:00

Arizmendiko Jose Arana guneko bost guraso musikarik Lorea Erzilla guneko arduradunari eta egoitzari baita eskerrak emateko kantu bat egin, eta bideoklip estiloan argitaratu dute. Abestia Imanol Intxausti, David Bañaresen, Juan Sangreren, Josu Txintxurretaren eta Inaxio Herreraren artean egin dute, eta ikus-entzunezkoa, berriz, Txintxurretak berak editatu du. Hala ere, adierazi dute guraso guztiak eta haur guztiak ere inplikatu zirela.

Ikus-entzunezkoa osatu duten gurasoen seme-alabak Arizmendiko Jose Arana gunetik Almenera pasatzen dira, Lehen Hezkuntzara, eta Esker+onez+zuretzat izenpean argitaratu berri dute lana. "Bost guraso musikari izanda, ideia polita iruditu zitzaigun Lorea Erzilla irakasleari eta, orokorrean, guneari kantu bat egitea. Horretarako, abestiaren letra egin, irudiekin osatu, eta lanaren emaitzarekin gustura geratu gara. Hala ere, kantuak baino garrantzi handiagoa du mezuak", adierazi du kantuaren sortzaileetako batek.

Maitasunez egina Abestiaren letrarekin argi utzi dute Lorea Erzilla irakaslearen lana miresten dutela Jose Aranako haurren gurasoek: Pasarte onak gogora ekarriz, agurtzen garen honetan, momentu gogor eta ilunak aldiz, utziaz alde batera!, txoko honetan eman dizkiguzu bizitzako ikasgaiak, hemendik kanpo ere irakasten, lehen bezala orain eta gero! Kantutxu hau eskertzeko, zure lana, ekimen eta jarrera, goxotasun eta irribarrez, ama baten maitasunez…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak