2020/09/20 17:30 - 18:30
Musika
Martxoaren 24rako programatuta zegoen kontzertua, eta alarma egoeragatik bertan behera geratu zena, irailaren 20an, igandean, egingo da. Oraingoan, baina, bi saio egingo dira: bata, 17:30ean, eta, bestea, 20:00etan.
Martxoko kontzerturako sarrerak erosi eta itzuli ez dituztenek irailaren 8tik, irailaren 14ra arte aldatu beharko dituzte kiroldegian, eta zer saioetara joan nahi duten aukeratu. Kontzertura joan nahi ez dutenek, dirua hartu dezakete.
Aforoa bete arte gelditzen diren sarrerak irailaren 15ean jarriko dira salgai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.