Volkswagen T5 furgoneta errepidetik atera eta Deba ibaira erori zen atzo. Istripuaren ondorioz lau bidaiariak (58, 21 eta 18 urteko hiru gizonezko eta 55 urteko emakumezko bat) zauritu egin ziren. Mendaroko ospitalera eraman zituzten pronostiko erreserbatuko zauriekin.