Eskoriatzako kultura agendari joan den egubakoitzean berrekin zioten, frontoian izandako Bocabeats Comedia bikotearen saioarekin. Aste honetan, berriz, Oñatiko Potx magoaren saioa eta Blues Morning Singers talde bizkaitarraren kontzertua izango dira ikusgai.
Oñatiko Potx magoa 3.0 ikuskizunarekin izango da, eta magia zuri eta komikoa eskainiko du. Hain zuzen, haurrei eta helduei zuzendutako saioa da, eta, ikuskizunean, publikoaren interakzioak protagonismo handia izango du.
Magiaren ostean, blues doinuak izango dira gozagarri Santa Marina plazan. Blues Morning Singers talde bizkaitarrak blues musika estiloa jotzen du, bere aldaera eta forma guztietan, musika afroamerikarraren sustrairik sakonenak gurtuz. Errepertorio zaindua eta osatua eskainiko dute, kantu propioak zein bertsioak eskainita.