Juan Karlos Zubia eskoriatzarra hil da 70 urterekin

Imanol Beloki Unamuno 2020ko uzt. 20a, 17:33

Juan Karlos Zubia San Pedro eta Intxaurtxuetako festetan suziriak jaurtitzen.

Juan Karlos Zubia eskoriatzarra, gaur, astelehena hil da 70 urterekin. Pasioz bizi zituen etxafuego, su artifizial eta musika emanaldiak, eta herriko zenbait ekitaldietan horien ardura izaten zuen. Zaletasun horiez gain, EA alderditik ere zinegotzi izan zen 1991-1995 agintaldian, Manu Villar alkate zela. Egun gogorra, beraz, Eskoriatza herriarentzat [Eskela]. Bere oroimenez, azken agurreko elizkizuna, bihar, martitzena izango da 19:00etan, San Pedro elizan.

Etxafuego eta su artifizialekiko zaletu amorratua bera, hauek botatzearen ardura izan du urteetan Eskoriatzan; betiere ilusioz, gogoz eta pasio handiz. Azken urteotan, gainera, musika eta suzko erruberak konbinatutako ikuskizunaren ardura izaten zuen, San Inazio egunean, uztailaren 30ean.

2017an, Gabonetan, Juan Karlos Zubia suziriak jaurtitzen.

Horrekin batera, musikazale sutsua ere izan da Zubia; Fernando Eskoriatza plazan domekero musika jartzen zuen, elizan, erretiratuekin edo musika eskolakoen emanaldietan ere soinu ekipoaren arduradun gisa ere jardun izan du. Horrekin batera, Eskoriatzako banda zaharrean aritu zen, hau desagertu eta Arrasateko bandan aritu zen. Garai hartan, 1965. urte inguruan Los Kelwers izeneko musika taldean ere aritu zen, baina, soldaduskara joan zenean, taldea desegin zen. Gero, Eskoritzako banda berrian ere hasi zen, sorreran, baina utzi egin zuen.

Los Kelwers taldeko sei kideen argazkia. Ezkerretik eskuinera: Juan Carlos Zubia (teklatua), Jose Antonio Ansuategi (abeslaria), Roberto Zubia (baxua), Jose Cruz Armendariz (tronpeta), Koldo Oianguren (bateria) eta Juan Ignacio Armendariz (saxofoia).

Herriko ekitaldi askotan parte hartutako eskoriatzarrak ez zuen, soilik, festa egunetako hitzorduetan laguntzen. Izan ere, 1991-1995 agintaldian zinegotzi izan zen EAtik, Manu Villar alkate alkate zela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak