Zuhaitz Gonzalez, saskibaloi campuseko entrenatzaileak adierazi duenez, "bisita ederra izan da asteari amaiera emateko". Campusari dagokionez, bestalde, gustura ari direla adierazi du: "Oso pozik gaude praktikari berriz ekin ahal izateagatik. Segurtasun neurri guztiekin ari gara, gainera. Campusean, neskek saskibaloiaz gozatu dezaten lan egin dugu, era progresiboan: lesioak saihesteko eta koordinazioaren eta karrera-teknikan zentratzeko, tiroa ikuspegi mentalago batetik egiteko eta jokalariaren motibazioa indartzeko. Batez ere, erabakia azkarrak hartzea landu dugu, errebotea eta kontraerasoa nabarmenduz, eta beti bezala, gehien gozatzen duten lekuan, 5x5 proban lehiatuz.
