Bocabeats Comediak 'beatbox' saioa eskainiko du

Imanol Beloki Unamuno 2020ko uzt. 16a, 14:48

Egubakoitzean, 22:00etan, Joseba Iñurrategi pilotalekuan, Bocabeats Comedia taldearen saioa ikusteko aukera izango da. Beatbox -a komediarekin nahasten dute taldeko bi partaideek, eta ez da izango Eskoriatzara datozen lehenengo aldia. Oraingoan, baina, La que hemos liao showarekin izango dira taldea osatzen duten bi bizkaitarrak.

Eskoriatzako udaletik adierazi dutenez, emanaldia, gaueko 22:00etan  Santa Marina plazan egitea aurreikusita zegoen arren, Joseba Iñurrategi pilotalekuan egingo da,  eguraldi iragarpenek aire librean egiteko tenperatura desegokiak iragartzen dituztelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak