Potx magoaren egubakoitzeko ikuskizuna atzeratuta

Imanol Beloki Unamuno 2020ko uzt. 9a, 17:00
Oñatin, Elkar Hezi Eguna ospatzeko izan zen ekainean Potx magoa, Santa Ana aretoan.

Eskoriatzako Udalak kultura agendari berrekingo dio, eta horretarako, hiru ikuskizun izango dira uztailean, Santa Marinan. Egubakoitzean, Potx magoa zen egotekoa, baina atzeratu egin dute eguraldi iragarpenak euri-jasak egongo direla esaten baitu; uztailaren 17an, berriz, Bocabeats Comedia, 22:00etan; eta ordu berean, uztailaren 24an, Blues Morning Singers taldea.

Eskoriatzako Udalak kultura agendari berrekingo dio uztailean, hiru emanaldirekin. Hiru saio izango dira, guztiak Santa Marina plazan. Batetik, Potx pailazoaren ikuskizuna izango da –ordandik ez da data berririk zehaztu–, bestetik, Bocabeats Comedia bikoteak eskainitako beatbox bakarrizketa-kantu show-a; eta, azkenik, Blues Morning Singers taldearen kontzertua.

Eskoriatzako Santa Marina plaza.

Potx magoaren '3.0' ikuskizuna

Lehen emanaldia egubakoitz honetan zen egitekoa, baina aurrerago egingo dutela adierazi dute antolatzaileek. Magia zuri eta komikoa eskainiko du Oñatiko Potx magoak 3.0 ikuskizunean. "Hiru urtez ari naiz magia egiten, eta honako hau hirugarren saioa izango da. Garai hauetan, magiaren eta barrearen beharra dugu, eta ea publikoak disfrutatzen duen. Haurrentzat eta helduentzat zuzendutako saioa da, eta, halako ikuskizunetan publikoaren interakzioak duen garrantzia kontuan izanda, ia truko guztietan saiatuko naiz publikoa oholtzara gainera igotzen", adierazi du Potx magoak.

'Beatbox'-a komediaz nahastuta Hurrengo emanaldia uztailaren 17an izango da, 22:00etan, eta Bocabeats taldea ikusteko aukera izango da. Beatbox-a komediarekin nahasten dute taldeko bi partaideek, eta ez da izango Eskoriatzara datozen lehenengo aldia. Oraingoan, baina, La que hemos liao showarekin izango dira gurean. Protagonistek bakarrizketak egingo dituzte, zenbait abeslari imitatuz eta publikoaren eskaerekin zuzeneko inprobisazioa eginez.

Blues doinuak

Amaitzeko, hilaren 24an, 22:00etan, Blues Morning Singers taldearen kontzertua izango da. Talde bizkaitarrak blues musika estiloa uztartzen du, bere aldaera eta forma guztietan, musika afro-amerikarraren sustrairik sakonenak gurtuz. Errepertorio zaindua eta osatua eskainiko dute, kantu propioak zein bertsioak eskainita.

Garaiz joatea gomendatzen da

Egingo diren ekitaldietarako Santa Marina plazan aulkiak jarriko dituzte, segurtasuntarteak gordeta, eta bertaratuek ezingo dute zutik egon bertan. Sarrera librea izango da, baina edukiera bete arte. Gainera, sarreran gel hidroalkoholikoa jarriko da eskuak garbitzeko, eta bertaratzen direnek musukoa jarrita izan beharko dutela adierazi dute antolatzaileek. Horrekin batera, 6 urtetik beherakoek lagunduta joan beharko dute ikuskizunetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak