Erabilera protokoloa ezarrita ireki dute, gaur, Manuel Muñoz kiroldegia

Imanol Beloki Unamuno 2020ko uzt. 2a, 11:51
Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko sarrera.

Ohiko ordutegia eta egutegia mantenduz ireki dute, gaur, Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegia. Horrekin batera, Eskoriatzako udalak protokolo bat ezarri du, nahitaez bete beharreko dena, kiroldegia erabiltzeko, erabiltzaile orok eta taldeetako arduradunek osasun-agintariek ezarritako higiene eta babes neurriak bete eta betearazten dituztela ziurtatzeko.

Igerilekuak (kanpokoa eta barrukoa), fitness gelak, aldagelak…,  zabaldu dituzte, saunak ordea, segurtasun neurriak mantentzea ezinezkoa dela baloratuz, itxita mantenduko dira.

Ondorengo estekan adierazten da, bestalde, normaltasun berriak izango dituen betebeharrak zeintzuk diren: Erabiltzaileentzat protokoloa_Manuel Muñoz kirolegia

Horrez gain, uztailaren 6tik aurrera jarduera gidatuak eskainiko dira, ordutegi bereziarekin eta beste hainbat egokierarekin. Honakoak dira jarduenak:

  • Spininga:  astelehen eta asteazkenean (17:30)
  • Pilatesa:
    • astelehen eta asteazkenean (18:3o)
    • astearte eta ostegunean (9:30)
  • Body tonoa: astelehen eta asteazkenean (19:30)
  • Zunba:
    • astearte eta ostegunean (19:15)
    • asteazken eta ostiraletan (9:15)
  • Aquagyma: asteazken eta ostiralean (9:00)
  • Fitness aholkulari zerbitzua: astearte eta ostegunean (10:30-11:30 eta 17:15-19:15)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak