Lau asteko saskibaloi kanpusa antolatu du Aresko Saskibaloi Eskolak

Imanol Beloki Unamuno 2020ko eka. 30a, 12:43
Iaz, Aresko Saskibaloi Kanpusean.

Aresko Saskibaloi Eskolak antolatuta, Aresko Kanpusa izango da, uztailean, Manuel Muñoz kiroldegian. 2005etik 2012ra bitartean jaiotako haurrentzat zuzenduta dago, eta ordutegia, berriz, 09:00etatik 13:00ak bitartekoa izango da. Aurten, lau asteko iraupena izango du, eta aste bakarra, bi, hiru, edo lau egin ahalko ditu izena ematen duenak. Inskripzioak mugatuak izango dira, eta horretarako, aresko.saskibaloi@gmail.com helbidera idatzi beharko da.

Lau astetan banatu dute campusa, eta honakoak izango dira txandak: uztailaren 6tik 10era, uztailaren 13tik 17ra, uztailaren 20tik 24ra, eta uztailaren 27tik 31ra. Aste bakarra egin nahi duenak 75 euro ordaindu beharko ditu, bi astekoa egin nahi duenak 115 euro, hiru astekoa egin gura duenak 150 euro, eta lau astekoa egin nahi duenak, aldiz, 180 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak