Jaien gaineko saio berezia Goienan, San Pedro egunean

Mirari Altube Arrese 2020ko ekainaren 29a

Eskoriatzan, bertatik bertara, jasotako saio berezia eskainiko du Goienak, gaur, ekainak 29; Goiena telebistan eta Goiena.eus atarian ikusi ahal izango da 18:00etan. Miren Arregi kazetariak gidatuko du saioa Santa Marina plazatik, eta herriko eragile ezberdinekin batera jaiak izango dituzte hizpide.

Erreportaje eta elkarrizketa ezberdinen bitartez sanpedroetako ohiko ekintza batzuk ezagutzeko aukera egongo da 45 minutu iraungo duen Hemen Debagoiena saio berezian: txirrindulari lasterketa motela, Jose Ramon Zubizarreta alkatearekin elkarrizketa, atzerrian bizi diren eskoriatzarren mezuak, jaietako kartela izango litzatekeena ezagutu, urteetan atzerako San Pedro jaiak ezagutu...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak