Ikurriña berria jarriko dute bihar, Gernika plazan

Maialen Santos 2020ko ekainaren 26a

11:00etan hasita, "ekitaldi berezia" egingo dutela azaldu dute Eskoriatzako Udaletik. 

Jubilatuen elkarteko bi ordezkarik eta Luis Ezeiza eta Almeneko bi neska-mutilek ikurriña berria jarriko dute, "iragana eta etorkizuna elkartuta, pandemiari aurre egiteko". 

Ekitaldian txistulariek eta musika eskolako dantzariek ere hartuko dute parte, baita udal talde politiko guztietako ordezkariek ere, "aro berri honetan herritar guztien batasunaren ikur gisa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak