Honakoa da jaietarako Udalak antolatu duen egitaraua:
Ekainak 28, domeka
10:00 Diana txistulariekin
13:00 Trikitilarien kalejira
18:30 Kanpai doinuak
19:00 Bandaren kalejira
21:30-23:30 Danborradako Soinuak DJ Motorekin auzoz auzo.
Irten balkoira zure danborrarekin!!
Ekainak 29, astelehena
10:00 Diana txistulariekin
12:00 Meza nagusia San Pedro parrokian.
18:30 – 22:30 'Musika kalean' DJ Motoren kalejira auzoz auzo.
19:00 Bandaren kalejira.
Ekainak 30, martitzena
12:00 Hildako guztien aldeko meza
Balkoiak apaintzea
Horrekin batera, itxialdian balkoiek izen duten protagonismoari keinu eginez, udalak eskoriatzar guztiak etxeko balkoiak eta leihoak apaintzera animatzen ditu ikurrinekin eta Eskoriatzako banderarekin, besteak beste. Eskoriatzako banderak salgai daude honako saltokietan: Dorleta liburudenda, Zarus goxo-denda, Carmen mertzeria eta Compostela taberna. Prezioa: 10 euro.
Teleskoko bideoak
Horrez gain, YouTubeko Eskoriatza Bizirik kanalean, ekainaren 28tik aurrera, 1986tik aurrerako Teleskoko bideoak jarriko dira, San Pedro jaietan orduan egiten ziren ekintzak batzen dituztenak: bigantxak, danborradak… eta baita Eskoriatzako ereserkia estreinatu zeneko bideoa ere, 1988. urtekoa.
Goienan zuzeneko emanaldia
Goiena Telebistak, bestalde, San Pedro jaiei buruzko programa berezia grabatuko du, ekainaren 29an, astelehenean, arratsaldeko 18:00, 20:00 eta 22:00etan emitituko duena.