Aurten ez da Gabez Takarraran Eskoriatzako mendi lasterketa egin, eta zenbait herritarrek urteroko bidea egin gura izan dute, antolatzaileei eta urtero parte hartzen duten boluntario guztiei eskerrak emateko asmoz. Helduen lasterketak batzen dituen 23,2 kilometroko bidea egin zuten oinez, gauez, eta irten aurretik, talde argazkia atera zuten Fernando Eskoriatza plazan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.