Jaietarako, leihoak eta balkoiak apaintzeko dei egin dute

Imanol Beloki Unamuno 2020ko eka. 18a, 11:27

Eskoriatzako leiho eta balkoiak apaintzeko deia.

San Pedro jaiak bertan behera geratu badira ere, ekitaldi sinboliko batzuk egingo dira. Hala, Eskoriatzako Udalak eskoriatzar guztiak animatu nahi ditu balkoiak eta leihoak apaintzera ikurrinekin, Eskoriatzako banderarekin, marrazkiekin eta euskarazko esaldi lehiaketa irabazi duen esaldiarekin.

Hori horrela, atzo ezkero, salgai daude Eskoriatzako banderak, 10 euroko prezioan, Dorleta liburu-dendan, Zarus goxo-dendan eta Carmen mertzerian. Era berean, banderak saltzen diren dendetan paperezko kopiak ere egongo dira, nahi duenak hartu eta etxean margotzeko, eta gero, leiho eta balkoietan jartzeko. Gainera, nahi duenak Eskoriatzako banderaren marrazkia deskargatu dezake Eskoriatzako udal webgunetik.

Horrez gain, leiho eta balkoi apainduei zabalkundea emateko, argazkiak eta bideoak sare sozialetan partekatzera animatu nahi dituzte herritarrak, honako traol hau erabiliz: #eskoriatzakobalkoiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak