Esaldi lehiaketa berezia, San Pedro jai berezietarako

Imanol Beloki Unamuno 2020ko eka. 11a, 08:58

Iaz, San Pedro jaietan, txistulariak txupinazoa botatzen.

COVID-19aren pandemiak ezarritako alarma egoeraren ondorioz, San Pedro jaiak bertan behera geratu dira, baina aurten 21. edizioa beteko duen esaldi lehiaketa egingo da, eta dagoeneko martxan da.

Lehiaketaren formatua egoera berrira egokituta, sari bakarra emango zaio bizi dugun egoera berezia modu originalean jasotzen duen esaldiari. Hala, urtero moduan, zenbait oinarri izango ditu lehiaketak: 16 urtetik gorako edozein eskoriatzarrek hiru pertsona edo gehiagoko taldeak osatuz hartu daiteke parte. Talde bakoitzak gutxienez esaldi bat aurkeztu beharko du eta gehienez, gura beste. Esaldiak Whatsappez 636 78 59 71 telefono zenbakira bidalita edo euskara@euskaraldia.eus helbidera idatzita aurkeztu beharko dira,eta horretarako azken eguna ekainaren 17a izango da. Mezuan, taldearen izena eta partaideen izen-abizenak eta adina adierazi beharko dira.

Hala ere, aurreko edizioetan moduan, ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak. Talde moduan entregatuz gero, talde bakoitzak gaitzizen bat bakarrik erabil dezake eta pertsona batek talde batean bakarrik har dezake parte.

Esaldi lehiaketaren epaimahaia Eskoriatzako Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza batzordeak izendatuko du, eta, oinarrietan jasota ez datorren egoeraren bat gertatzen bada, epaimahaiak izango du horri buruzko erabakia hartzeko ahalmena.

Sari bakarra: 100 euro

Sari bakarra egongo da aurtengo edizioan. Hain zuzen, Eskoriatzako denda edo tabernetan gastatzeko 100 euroko balioa duen bonua.

Irabazle izango den esaldia euskarri desberdinetan erabiliko du Udalak, jaiegunetarako egingo duen zabalpen desberdinetan erabiliz, eta sare sozialetan banatuko du, nahi dutenek etxeko balkoiak edo leihoak apaintzeko erabili dezaten. Hala, irabazlea zein den Eskoriatzako udal webgunean iragarriko da.

San Pedroetako marrazkia etxean egiteko deialdia

Marrazki lehiaketa moldatuta bada ere, egingo da. Ez du lehiaketa formatua izango, ez delako marrazkirik aukeratuko, dena den,  bi sari egongo dira zozketa bidez emango direnak.

Hona hemen marrazkiak aurkezteko oinarriak:

1.- Marrazkiak libreak izango dira. Bakoitzak nahi duen orri tamaina eta teknika erabili ahal izango du (pintura, argazki-collagea, A4an, A3an…)

2.- Lanak, familian edo bakarka egin daitezke.

3.- Marrazkirako gai bakarra egongo da: Eskoriatzako jaiak (barrakak, buruhandiak, globoak, txopoa, ikurrina, danborrada, dantza, musika, izan daitezke…)

4.- Etxean egindako lanak izan behar dira. Egileak edo egileek egindako marrazkiarekin argazkia atera eta gazteria@eskoriatza.eus helbidera edo 650 49 51 66 Whatsappera bidali.

5.- Haur edo familia bakoitzak marrazki bakarra aurkeztu ahal izango du.

6.- Argazkia bidaltzeko azken eguna ekainaren 21a izango da.

7.- Eskoriatzako udalak, jasotako argazkiekin bideo bat sortuko du eta udal webgunean eta sare sozialetan zabalduko du jendeak ikus dezan

8- Marrazkien sariak zozketa bidez emango dira. Bi sari banatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak