Kontzertu horiek Inkernu tabernan pantaila handian ikusteko aukera izango da. Hala ere, baldintza batzuk bete beharko direla adierazi dute, eta horrela ez bada, emisioa geratuko dutela azpimarratu. Naiz-eko kontzertuak guztiak ere eskainiko dituzte Inkernun: gaur, Gatibu izango da; ekainaren 12an, Nogen; ekainaren 19an, Zetak; ekainaren 28an, Huntza; eta uztailaren 3an, ETS taldea. Kontzertu guztiak 22:00etan hasiko direla adierazi dute, nahiz eta Huntza taldearen ordutegia zehazteko dagoen.