Datorren astean, maiatzaren 28an, osteguna, 17: 30ean, San Pedro jaien inguruko bilera bat egingo da online; izan ere, San Pedro jaiak bertan behera utzi badira ere, ez da baztertzen egungo egoeretara egokitutako ekitaldi alternatiboak egitea.
Bilera irekita dago parte hartu nahi duten guztientzat. Horretarako, aldez aurretik eman beharko dute izena, bilerarako esteka bidali ahal izateko.
Parte hartzeko izena emateko posta elektronikoz edo Whatsappen bidez egin daiteke, eta bertaratzerik ez duten baina ekarpenak egin nahi dituzten pertsonek kanal berdinak erabili dezakete.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.