Etxean egiteko ariketak eskaini ditu Rafa Carriet entrenatzaileak

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 22a, 17:46

Rafa Carriet etxetik entrenamendu saioa eskaintzen.

Rafa Carriet Atama taldeko entrenatzailea eta arte martzialen, borroka kiroletako eta babes tekniken aholkularia zenbait klase aritu da ematen, online, sasoiari eutsi eta entrenatzeari ez uzteko.

"Atama taldeko kideentzat zenbait bideo egin ditut, eta horiek bidali dizkiet, ariketak egin ditzaten. Horrekin batera, Espainiako Kenpo Selekzioarentzat asteroko saioak eskaini ditut, online. Ariketa horiek egiteko plataforma ezberdinak erabili ditut. Ez da modu berean entrenatzen, eta arraroa da; interakzioa egotea oso garrantzitsua da, eta itsuan egiten duzu lan. Hala ere, esperientzia berria eta interesgarria izan da", adierazi du Rafa Carriet entrenatzaileak.

Rato eta Beloki, prestatzen

Atama taldeko Leire Rato eta Mikel Beloki, berriz, denboraldi berria prestatzen ari direla gaineratu du Carrietek. "Leire topera ari da lanean eta Mikel, berriz, sorbaldako operaziotik errekuperatzen ari da, bakoitza bere entrenamendu planarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak