Musika eskolak eskaintzen dituen ikastaroak honakoak dira: txistua, musika tailerra, dantza, kantua, pianoa, klarinetea, saxofoia, flauta, biolina, biolontxeloa, tronpeta, tronboia, tronpa, akordeoia, gitarra klasikoa eta elektrikoa, perkusioa, bateria, musika-hizkuntza eta koroa.
2020-2021 ikasturtera begira 4 urtetik gorako edozeinentzat zuzenduta dago, eta musika instrumenturen bat jotzen ikasi nahi duenak zenbait datu bidali beharko ditu, musikesko@ hotmail.com helbide elektronikora idatziz edo telefonoz deituta 943 71 49 95 zenbakira. Bidali beharko diren datuak honako hauek dira: izen-abizenak, adina eta jaiotza-data, ikasi nahi diren ikasgaien izena, eta kontakturako telefono zenbaki bat.