Eguenean, odola emateko autobusa izango da Fernando Eskoriatza plazan, 16:30etatik 20:15era bitartean. Odol Bankuak neurriak hartu ditu odola emateko edo odola ateratzeko prozesuan parte hartzen duten pertsona guztien osasuna babesteko. Hain zuzen ere: eskuak desinfektatzea; emaile, langile eta laguntzaileei maskara ematea; emaileen arteko distantzia handiagoa izatea itxaron-gelan eta odola emateko gelan edo unitate mugikorrean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.