Herritarrak entretenitzeko eta aktibo daudela adierazteko Playback txapelketa antolatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak

Imanol Beloki Unamuno 2020ko api. 27a, 19:03

Atxorrotx Kultura Elkartearen Playback txapelketaren kartela.

Atxorrotx Kultura Elkarteak Playback txapelketa jarri du martxan. Familian, lagunartean edo bakarka grabatutako bideoak izan daitezke; aukeratutako kantuak euskara hutsean izan beharko dira; eta, guztira, hiru sari egongo dira, gero hauek, Eskoriatzako Axtroki Merkatari Elkarteko dendetan gastatu beharko direnak. Lanak maiatzaren 10a baino lehen entregatu beharko dira, inkernu@atxorrotx.eus helbide elektronikora bidalita.

"Ideia berriak aztertzen ari gara, eta hauek aurrera eramateko lehenengo pausoa izango da honako egitasmoa. Funtsean, herritarrak entretenitzeko eta aktibo jarraitzun dugula adierazteko antolatu dugu lehiaketa. Hala, bide batez, herriko merkatari txikiei laguntza txiki bat ere eskaini nahi diogu modu honekin", adierazi du Iñaki Kortazar Atxorrotx Kultura Elkarteko kideak.

Honakoak dira playback txapelketan parte hartuko dutenek bete beharko dituzten oinarriak:

1) Lanak maiatzaren 10a baino lehen bidai beharko dira inkernu@atxorrotx.eus helbidera.

2) Euskal musikan oinarritutako bakarlari edo taldeen musika erabili beharko da.

3) Eszenaratzea baloratuko da. (Atrezzoa, koreografia…)

4) Sariak hiru zatitan banatuko dira: Lehenengo saria 150€, bigarren saria 100€ eta hirugarren saria 50€. (Axtroki Merkatari Elkarteko dendetan gastatzeko izango dira sari horiek)

5) Lanak horizontalean grabatuak izan beharko dira.

6) Epaimahaia Atxorrotx Kultura Elkarteko kideak izango dira.

7) Parte hartzea eskoriatzarren artera mugatuko da.

8) Epaimahaiak talde irabazleak maiatzaren 15ean iragarriko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak