Egutegi fiskal berria onartu dute lehenengo osoko bilkura telematikoan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko api. 3a, 11:30
Eskoriatzako udalbatzako kideek egindako lehenengo osoko bilkura telematikoa

Eskoriatzako udalbatzak atzo, apirilaren 2an, egindako osoko bilkuran udal batzorde informatzaileak eta osoko bilkurak modu telematikoan egin ahal izatea onartu zuen, eta atzo bertan egin zuten lehenengo osoko bilkura eta Ogasun batzorde informatzailea.

Ogasun batzorde informatzailean COVID-19 gaitzak eragindako kalteak arintzeko, bi neurri onartu zituen: Batetik egutegi fiskala atzeratzea, hiritar eta enpresei kosteen kargak arintzeko, eta, bestetik Udal taldeek jaso ohi duten diru-laguntza ez kobratzea. Proposamen biak aho batez onartu ziren eta talde guztien bozeramaileek elkarlana egiteko asmoa adierazi zuten.

Egutegi fiskal berria

Onartu berri duten egutegi fiskalaren arabera, tasak ez dira udako opor ostera arte kobratuko. Hona hemen bakoitzaren egutegia eta egoera:

  • OHZ: Hiru hilabete atzeratzen da (2020/09/15)
  • Ura: Lau hilabete atzeratzen da (2020/10/04)
  • Hondakinak: Sei hilabete atzeratzen da (2020/11/04)
  • Ibilgailuak: Zortzi hilabete atzeratzen da (2020/12/15)
  • Kiroldegia: Ez dira kuotarik kobratuko egoera hau amaitu arte eta ordaindutakoaren zati bat itzuliko zaie eskatzen duenari.

Gainera, ordaintzeko arazoak dituztenek ordainketa zatika egitea eskatu ahal izango dute. Hala ere, zergak eta tasak hasieran onartutako epeetan ordaindu nahi dituzten pertsonek hala egiteko modua izango dute. Hona hemen hasierako egutegia eta onartu berri diren epeak jasotzen dituen taula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak