Zelula amen aferesirako eta autotransplanterako borondatezko dohaintza eskaera

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mar. 30a, 17:25
Carlos, Ana eta Hegoi.

Edwingen sarkoma deritzon tumore bat aurkitu zioten peronean Carlos Garcia 27 urteko eskoriatzarrari 2019ko martxoaren 3an; eta, gainera, bi biriketara hedatu zitzaion. Ebakuntza guztiak amaituta, dagoeneko ez du tumorerik, baina, kimioterapia tratamendua ez dela uste bezain eraginkorra izan adierazi diote medikuek. Hori horrela, etorkizunean, tumorerik ez irteteko ordaindu ezin duen azken ebakuntza egin behar diote. Horretarako, 60.000 euroko laguntza ekonomikoa eskatu du sare sozialen bitartez.

Tratamendu luzearen, ebakuntza batzuen, kimioterapia-prozesu eta klinikako zenbait ospitaleratzeren ondoren, sarkoma eta biriketako tumoreak suntsitzea eta erauztea lortu zuela adierazi du Carlosek. Azken ebakuntzan, tumorerik ez zuela esan zioten, baina, kimioterapia ez zela haiek nahiko zuketen guztia izan. Hala, minbiziak ehuneko handi batean jarraitzen du bizirik, eta tumorea sor dezake berriro.

Prozesu guztia Nafarroako Unibertsitate Klinikan egin dute, baina, beraiek duten seguruak ez dizkie estaltzen azken operazioak. Hala, tratamenduak 60.000 euroko kostua du, eta laguntza eskatu du, lehenbailehen egin beharreko ebakuntza delako.

Laguntza emateko bideak

Zelula amen aferesirako eta auto-transplanterako borondatezko dohaintza, auto-transplante eta gastu onkologikoen tratamenduan erabiliko dela adierazi du, eta laguntzeko prest daudenei bide hauek jarri dizkie eskura, aldez aurretik Carlos, Ana eta Hegoien partez eskerrak emanaz.

Bizum: 648 116 074

K0ntu korrontea: ES 93 3035 0044 82 0440037101

Carlos Garcia Rodriguez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak