Aztarnak izeneko diskoa otsailean argitaratu zuten, eta zazpi kantuz osatutako errepertorioa lehenengo aldiz entzuteko aukera izango dute bertaratzen diren ikus-entzuleek. Taldea bailarako musikariek osatzen dute, eta tartean da Beñat Arrieta gitarra-jole eskoriatzarra.
Zapatuan, bestalde, Inkernun izango da kontzertua, 22:30ean. Zazpi urteko etenaldiaren ostean, Erraietatik izeneko disko berria aurkeztu zuen Sharon Stoner talde oñatiarrak urrian, eta disko horretako kantuez gain, aurreko lanetako abestiak ere eskainiko dituzte.