Autodefentsa ikastaroa izango da martxoaren 7an

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mar. 2a, 15:44

Defentsa pertsonal saio bateko irudia.

Martxoaren 7an, zapatua, Defentsa pertsonal integrala izeneko ikastaroa izango da Joseba Iñurrategi pilotalekuan. 10:00etan hasi eta 13:00ak bitarteko saioa izango da eta KAP Kickboxing eta Muay Thai Federazioak antolatu du. Hala, zenbait autobabes-neurri erakutsiko dizkiete bertaratzen direnei Cristo Gamero maisuak. Dagoeneko, 25 pertsonek eman dute izena.

Ikastaroa Cristo Gamero maisuak eskainiko du, FEKM defentsa pertsonaleko saileko zuzendari nazionala da, eta Extremaduratik etorriko da. Hala, antolatzaileek adierazi dutenez, beste leku batzuetan egiten duten lanketa ezagutzeko eta gauza berriak ikasteko asmoz antolatu dute. Hori horrela, autodefentsa saiora begira, informazio gehiago jaso nahi duenak edo martxoaren 7ko ekitaldirako izena eman gura duenak 639 67 75 09 telefono zenbakira deitu beharko du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak