Alainez eta Garzon izan dira garaile elkarte gastronomikoen arteko mus txapelketan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mar. 2a, 10:04

Zapatuan, Eskoriatzako elkarte gastronomikoen arteko mus txapelketa jokatu da. Guztira, zeinbait elkartetako ordezkariak batu ziren –Egokiena, Elizoste, Dorleta, Apotzagako Auzo-Etxe eta Errementei Batzokia–, 16:00etan, eta Egokienan jokatu zen. Bederatzi bikoteren artekoa jokatu zen, eta ikusle ugari izan ziren partidak ikusteko. Bikote irabazlea Sonia Alainez/Jokin Garzon izan zen.

Finalera  Santi Ezkibel/JM Romaratezabala beteranoak eta Sonia Alainez/Jokin Garzon iritsi ziren. Aipatzekoa da Sonia lehiaketan parte hartu zuen emakume bakarra izan zela, eta Jokinekin batera, txapelketa irabazi zuen. Hurrengo edizioetara begira, Egokiena elkartetik emakumeak parte hartzera animatu nahi dituztela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak