Joan den urteko azaroan hasi ziren Espainiako Polizia Judizialaren ikerketak. Azaldu dutenez, Trapagaranen (Bizkaia) erakunde kriminal batek tona handiko kamioiak erabiltzen zituen, Herbehereetatik eta Marokora, Euskal Herrian heroina sartu ahal izateko. Garraiolarien eta hartzaileen arteko trukeak AP-1 eta AP-8 Autopistetako puntuetan sortzen ziren.
Zehaztu dutenaren arabera, guztira, 2.070 gramo heroina atzeman zituzten, eta Volkswagen Golf, DAF markako kamioia, hainbat telefono mugikor eta 4.760 euro eskudirutan. Atxilotutako guztiak Bergarako guardiako Instrukzio Epaitegiaren esku geratu ziren, eta kartzelan sartu zituzten.