Mendi Tour Film Festivaleko filmen proiekzioak izango dira asteburuan, Zaldibar antzokian

Imanol Beloki Unamuno 2020ko otsailaren 27a

Eskoriatzako Kirol Elkarteak antolatuta, eta Udalak babestuta, otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, Mendi Tour Film Festivaleko azken edizioko film on eta arrakastatsuenak proiektatuko dira Zaldibar antzokian.

Otsailaren 28an, 22:00etan, Treeline (40 minutu) eta Climbing Blind (57 minutu) filmak ikusi ahal izango dira. Martxoaren 1ean, 19:00etan, berriz, Harria Harria (7 minutu), Nebula (13 minutu) eta Cholitas (80 minutu) filmak.

Egun bakoitzeko sarrerak hiru euro balio du eta bi egunerako bonua nahi duenak, berriz, bost euro ordaindu beharko ditu. Sarreren salmenta aldez aurretik egin daiteke, Manuel Muñoz kiroldegira joan eta bertan erosita edo, aretoan lekua egonez gero, proiekzioen egunean bertan antzokiko leihatilan erosteko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak