"Duela urte dezente egiten zen elkarte gastronomikoen arteko txapelketa hau; 12 bat urte, esango nuke nik. Gehiago, agian. Hala, berreskuratu egin dugu, eta, teorian, elkarte bakoitzean egindako txapelketetako finalistak batuko dira zapatuan, Egokienan, musean aritzeko", adierazi du Roman Ezeizak.