Joseba Iñurrategiko harmailak beteta izan dira haurren dantzak ikusteko. Ondo prestatuta eraman dituzte pausu guztiak, eta hala demostratu die bertaratu direnei.
Arratsaldean, bestalde, Kukumarruak izango dira Fernando Eskoriatza plazan, eta horrekin batera, DJ Tirapuk musika jarriko du plaza girotzeko, eta Aratusteei agur esateko asmoz.