Bere zaletasuna nabarmenduz esan diote agur Eder Pagaldairi

Imanol Beloki Unamuno 2020ko otsailaren 21a

Karmelo Oñatek egindako ilustrazioa.

Pasa den egubakoitzean, A-3002 errepidean –Uribarri Ganboako urtegia– moto istripuan hil zen Eder Pagaldai 29 urteko eskoriatzarra. Albisteak samina zabaldu zuen herrian, eta horren adierazle izan zen astelehenean Eskoriatzako San Pedro elizan izandako hileta elizkizun jendetsua.

Astelehenean, Pagaldai oso maitatua zela argi geratu zen Eskoriatzako San Pedro elizaren bueltan, azken agurra emateko batu ziren guztien begietan. Errepidea moztu egin zuen Udaltzaingoak, eta kale guztia motorrez beteta egon zen. Gainera, Jose Aranatik elizara bitartean motorrak jarri zituzten, pasabidea eginda, Pagaldairen zaletasun gustukoena azpimarratzeko asmoz.

Errepidea motorrez beteta.

Horrekin batera, elkartasun eta maitasun mezu ugari izan dira egunotan sare sozialetan. Horietako bat da Karmelo Oñate ilustratzaileak "maitasun osoz eta inoiz baino negar gehiago eginda" sortutako marrazkia. [Oroigarria]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak