28 eskoriatzar izan dira Astunen elurraz gozatzen

Imanol Beloki Unamuno 2020ko otsailaren 17a

Astunera joandakoen talde argazkia.

"Eguraldi bikaina eta elurra ere ederra" izan dutela adierazi dute asteburuan Astunen eskiatzen izan diren eskoriatzarrek. Eskoriatza Kirol Elkarteak urtero antolatzen duen irteeran 28 lagun izan dira guztira, aurten, eta asteburu bikaina pasata gustura aritu dira elurretan.

Zapatua eta domeka eskiatzen pasa dute Astunera –Jaka– joan direnek.

Eskiatzeaz batera, zenbait argazki ateratzeko ere aprobetxatu zuten egonaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak