29 urteko eskoriatzar bat hil da moto istripuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko ots. 14a, 19:22
Argazkia: EITB

16:50ak inguruan gertatu da ezbeharra, A-3002 errepidean, Landako pantanoaren inguruan. Ertzaintzak adierazi duenez, oraindik ikertzeke dauden arrazoiengatik 29 urteko Eskoriatzako moto gidaria errepidetik irten eta ia unean bertan hil da; izan ere, bertaratu diren larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gaztearen bizitza salbatzeko. Epailearen agindua jaso ostean gorpua altxatu eta bertatik eraman dute.

Eder Pagaldai da egubakoitz arratsaldeko istripuan hil zen gazte eskoriatzarra. Albisteak samina zabaldu du herrian; hileta elizkizunak astelehenean, otsailak 17, izango dira, Eskoriatzako San Pedro elizan (19:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak