Kalamuaren kontsumoari buruz legeak zer dioen berbagai

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ots. 12a, 17:17
Kalamu kukulu bat eskutan. Argazkia: Los Replicantes

Eskoriatzako Udalak antolatuta, Zer dio legeak kalamu kontsumoari buruz? galderaren izenburupean, Iker Legardón, arlo horretan aditua den Ertzaintzako kideak hitzaldia eskainiko du, eguenean, 16:00etan, kultura etxean. Saioa gazteleraz izango da, eta gai honen inguruan egiten diren ohiko galderei erantzuna emango die bertaratzen direnei.

Lege-esparruari buruzko informazioa eskainiko du hizlariak, hau da, legeak substantzien kontsumoari buruz orokorrean zer esaten duen, eta, bereziki, cannabisa kontsumitzeari buruz.

Hori horrela, galdera hauek jarriko ditu mahai gainean: Kalamua kontsumitzea legezkoa al da?, kalean kalamua erretzen joan al daiteke?, eta hala bada, zein adinetatik aurrera?, egia al da etxean bi landare izatea legala dela?, edo bakarra?, taberna moduko establezimendu publiko batean kontsumitu daiteke, ala norberaren etxean bakarrik?, eta nire autoaren barruan?…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak