Kontzertura animatzeko eskatuz, hurrengo kontzertuen berri ere eman gura izan dute antolatzaileek. Honako hauek lotuta dituztela adierazi dute: Sharon Stoner, Barne Guda eta Siroka.
Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatuta, Arrasateko Asier eta Igor Sala anaiak eta Bilboko Sabin Gauresti izango dira egubakoitzean, Inkernu tabernako oholtza gainean, 22:30ean. Formatu akustikoan eskainiko du kontzertua hirukoteak, eta zenbait bertsio ezagun eskainiko dizkiete bertaratzen direnei; besteak beste, Bruce Springsteen, Lynyrd Skynyrd eta Social Distortion taldeen kantuak izango dira entzungai.
Kontzertura animatzeko eskatuz, hurrengo kontzertuen berri ere eman gura izan dute antolatzaileek. Honako hauek lotuta dituztela adierazi dute: Sharon Stoner, Barne Guda eta Siroka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.