Inauteri-zapatuko herri bazkarirako txartelak, salgai

Imanol Beloki Unamuno 2020ko otsailaren 11

Inauterietako bazkaria Eskoriatzako kiroldegian.

Inauterietako herri bazkaria otsailaren 22an izango da, zapatua, 14:30ean, Manuel Muñoz kiroldegian, eta dagoeneko salgai daude txartelak Inkernu eta Goxo Txiki tabernetan. Txartelak erosteko azken eguna otsailaren 18a izango da.

Bi menu izango dira: 18 urtetik gorakoentzat, patatak errioxar erara, oilaskoa piper berdeekin eta entsaladarekin, txokolatebrowniea izozkiarekin eta kafea eta txupitoa, eta edateko, ardo ondua, sagardoa, ura eta freskagarriak. Txartelaren prezioa 16 euro da.

18 urtetik beherakoentzat, bestalde, honako hau izango da bazkariko menua: makarroiak tomate eta gaztarekin, oilasko izterra txip patatekin, eta Smarties izozkia. Edateko, aldiz, ura eta freskagarria izango dute, eta ordaindu beharreko prezioa 10 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak