Eskoriatzak ezin izan du Antiguoko garaitu (0-1)

Jone Olabarria 2020ko otsailaren 8a

Antiguoko taldearen aurka galdu du gaurkoan Eskoriatzak (0-1) Manuel Muñoz kiroldegian. Lehia "nahiko berdindua" izan den arren, donostiarrek gailentzea lortu dute, azken unera arte "borrokatutako" partiduan.

Garaipena ezin lortuta geratu da gaurkoan Eskoriatza areto futbol taldea, Antiguoko taldearen aurka etxean jokatutako partiduan. Lehen zatian aukerak "nahiko berdinduta" egon diren arren, Antiguoko taldeak lortu du partiduko gol bakarra egitea. Eskoriatzako jokalari den Xabi Iñurriak azaldu duenez, bi taldeek "aukera politak" izan dituzte markagailuan aurretik jartzeko baina Antiguoko jokalariek aurrea hartzea lortu dute. Aurkariaz galdetuta eta Iñurriak aitortu duenez,  "bagenekien ez zela partidu erraza izango eta puntuak etxean geratzeko borrokatu egin beharko genuen". 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak